jueves, 15 de noviembre de 2007

Heziketa eskubidea guztiontzat

XX.mendeko pedagogian oinarritutako bideo honetan Euskal Herriko ikstetxe publiko zein pribatuek aurrera eramaten dituzten heziketa plan desberdinak aurkeztu nahi dira. Sarri askotan, irakasleek arazo fisiko zein psikologikoak dituzten ikasleekin egiten dute lan eta horretarako herriko Udalak eta gobernuak babesten dituzten baliabide desberdinak erabiltzen dituzte gure haur eta nerabeek bern tokia aurki dezaten guztiona den gizarte honetan. Irakaskuntzako alderdi hau kontuan hartuz honako bideo hau aurkezten dizuet interesgarria suerta dakizuekelakoan.


Bideoak, Bakioko Urkitza herri ikastetxe publikoak heziketa bereziko auziaren aurrean nola jokatzen duen agertzen du eta horretarako heziketa bereziko hiru arduradunen azalpenetaz baliatzen da:

- Logopeda
- Aholkularia
- PTa

Azken heinean, bideo honetan azaldu nahi dudana da, nola Euskal Herriko edozein ikastetxeetako ikasleek, arazoa bat edo beste izanik ere, toki bat dutela beste ikasle guztien artean eta modu batean edo bestean desberdinak izan arren gutxienez heziketa aukera berdinak eskaintzen zaizkiela.